XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esopo: Fabulari edo alegilari ospetsua zen.

Bere bizitzaz oso gutxi ezagutzen da.

Greziako herrialde batean jaio zen, duela bi mila eta seirehun urte gutxi gorabehera.

Plutarkok dioenez, oso itsusia, hitz motela eta konkorduna, baina irudimen handiko pertsona zen.

Esklabu gisa ibili zen, bere jabeak askatu arte.

Harrez gero, bidaiari porrokatua, mundu zabaletik ibilia izan zen.

Alegi bilduma utzi omen zuen.

Alegia

Fabulak irakurgai laburrak dira.

Askotan bertsoz idatzita daude.

Bere pertsonaiak animaliak izan ohi dira, batzuetan pertsonak ere sartzen dira.

Animaliek pertsonek bezala jokatzen dute, gizakien zintzotasun eta keriak adierazten (lehoiak: majestatea; otsoak: krudeltasuna; inurriak: zuhurtasuna; azeriak: maltzurkeria).

Horregatik fabulariak animalien eta gizakien ohituren begirale apartak izan ohi dira.

Alegiak fideltasunaz, konstantziaz, apaltasunaz, etsipenaz, zuhurtasunaz eta abarretaz irakatsi eta pentsarazteaz gain irakurtzen eta dibertitzen ere irakasten saiatzen dira.

Pareak Pare

Azpimarratuta dauden hitzak hiztegian bilatu eta gero hurrengo zutabeetan dauden hitzekin parekatu.


fideltasun
konstantzia
apaltasun
zuhurtasun
iraunkor
leial
axolati
umil

Istorio-mistorioz

Ezagutzen duzu hauetako alegiaren bat?

Horrela bada, gelan kontatu.

Txirrita eta inurria

Belea eta azeria

Esnesaltzailea

Erbia eta dordoka

Urrezko arraultzak ipintzen zituen oiloa

Otsoa eta azeria